youtubemyspacersstwitterfacebookdailymotion

PROCHAINS GALAS

Facebook

CONNEXION



Gabriel Aresti euskaltegiko jaia PDF Imprimer E-mail
Mercredi, 16 Décembre 2009 14:29
Zatoz 60. hamarkadako ye-ye estiloan mozorrotuta!.
Egilea: http://www.kafeantzokia.com/
irudi bat
Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik gabonetako jaia. Oraingoan sorpresa ugari izango ditugu. Besteak beste iparraldetik datorkigun THE SPARTEENS taldea izango dugu gurean.

Imaginatzen al dituzu "Zu atrapatu arte", "Txus" edota "God save the Queen" bezalako kantuak ye-ye estiloan? Ez dago bada gehiago imaginatu beharrik, The Sparteens taldeak musika proposamen horixe baitakar.

Ye-yea 60ko hamarkadan Estatu Frantziarrean eta Espainiarrean sortutako pop estiloa izan zen. France Gall edo Karina bezalako neskatxa (orduan) gazteak ziren estilo honen jarraitzaileak eta jarrera naïve baten atzean ezkutatutako sentsualitatea zen euren ezaugarri nagusiena. Berrogei urte geroago, ye-ye estiloa berpiztu nahi du Hendaiako The Sparteens taldeak eta pop eta rock estiloko abesti ezagunak gisa honetara moldatuta aurkezteko erronkari heldu dio.

Estetikari eta kontzeptuari garrantzi berezia ematen dio The Sparteens laukoteak eta single bakoitzarekin beti dator sorpresaren bat gainera; dela txokolate beroa, dela piruleta bat edo dela eurekin kantatzeko aukera emango dizun baba ezkuturen bat.

Ordua: 22:00
 


Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.