youtubemyspacersstwitterfacebookdailymotion

DATOZEN GUATEKEAK

Facebook

KONEKTATU



Bobina misteriotsu bat aurkitua izan da: Usaina Records-ek edukiaren zati bat ezagutarazten du. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Osteguna, 2009(e)ko OCTOBER(r)en 22-(e)an 12:24etan
Notizia goiz hontan erori da: Usaina Records disketxeak The Sparteens taldeko ineditoz jositako bobina misteriotsu baten aurkitzearen berri eman du.
Goizeko 10etan Miarritzeko prentsaurrera agertu diren kazetarien sorpresa begirada aurrean esplikatu dute ezusteko aurkikuntza honen ondik norakoak. Hala nola, jakin izan da
Mick Holivers izeneko gaizkile txiki baten apartamenduan frantses poliziak eginiko erregistro baten buruan aurkituak izan direla. Mick Holivers beste modu bateran ezagutzera eman zen duela 30 bat urte, "La Meule" ezizeneko Rocky-rekin bat kitarra jotzen zuelarik.

Aurkitutako bobina honek 1965 eta 1966 urte bitarteko hainbat grabapen ineditoak eduki ditzake, baina Usaina Records-eko kideek ez dituzte xehetasun gehio eman izan nahi. "Laister detaile gehio eman ahal izango ditut. Bobina honen edukiaren zatitxo bat ezagutzera eman nahi genuen soilik, Grandes Exitos del Ayer bildumaren azkeneko alea prestatzen genuen bitartean itxaroteko", deklaratu digu Remi Rivers-ek, The Sparteens taldearen manager eta ekoizlea.

Hortaz, momentuz "Ez da berdin" abestiarekin konforma gaitezke, laister irrati guztietan entzun gai eta webgune ofizialan gaur bertan:

http://www.thesparteens.com
 


Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.