| Ikusi eta ikasi: bihurgune baten kronika |
|
|
|
| Astelehena, 2009(e)ko JUNE(r)en 29-(e)an 10:06etan |
![]() Usaina Records zigiluak, bere garaian The Sparteens taldearen «heldutasunaren singela» zeritzon abestia ganbaratik berreskuratu du oraingoan. Taldearen karrera artistikoaren bihurgunea suposatu zuen abesti honek mundu osoko eskenatokietara bultzatu zituen 1966an. «Ikusi eta Ikasi» hit-ariburuz ari gara noski. «Slippery Twist Orchestra»-z lagundurik, laukotea estilo gogorrago, zorrotzago eta gustiz berritzaile batean murgilduko da, nerabetasunaren garai eztitsuak alde batera utziz eta Twistari betirako eten puntu bat emanez. Telebista agerraldiak biderkatzen dira eta San Remoko 66ko festibalan, Adriano Celentanoren eskutik hartua zelarik, Maribelek honako deklarazio mitikoa egingo du: «Ikusi eta ikasi izan da heldutasunera bideratu nauen abestia, iada prest sentitzen naiz esperientzi berrietara irekitzeko». Baina ezusteko ospeaz itsuturik, The Sparteens taldeak ezin izango du ikusi horren atzetik zer etortzen zaien gainera. Maribelek, lehenik, arrakastaren pisua gaizki soportatzen du. Egunero, geroz eta fan gehiago bertaratzen zaizkio, eta medioengandik jasotako presioaz nazkaturik, bere ekoizleak prestaturiko Miarritzeko txalet batean isolatuko da. Hortik aurrera infernurako jeitsialdia baino ez da izango: Douglas eta Sardock, argaltzeko pilulekin trafikatzeaz salatzen ditu frantziar justiziak, eta Paraguayen errefuxiatuko dira, Rufus Belltray eta Klaus Finger ezizenen atzean ezkutaturik. Paul, rock’n roll abeslaria inprobisatuko den Rocky «La Meule» izeneko maltiar mafiako gaizkile txiki batekin alderatuko da mahiz. «The Slippery Twist Orchestra»-k pixkanaka desintegratzen joango da eta taldearen desgaikuntzaren lekuko inpotenteak izango dira. Unkimen haundiz aurkitu ahalko dugu berriz, beraz, hainbeste bihotz autsi eta hainbeste patu aldatu dituen abesti honen bertsio birmasterizatua, estero eta hi-fi-n.. «Ikusi eta ikasi» singela eskuragarri izango da betiko modazko salmenta puntuetan, ekainaren 30etik goiti. |
Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.