| Dagoeneko ofiziala da: The Sparteens taulara itzultzen da ! |
|
|
|
| Osteguna, 2009(e)ko APRIL(r)en 30-(e)an 12:27etan |
|
Hortaz, mp3 eta komedia-musikal haundien garai honetan, 60 hamarkadan erraz funtzionatzen zuen «3 mutil eta neska 1» formulak ez da aski izanen izarren artean distiratzeko. Beraien ekoizlea den Edouard Ruault-en eskutik etorri da ideia: Hainbat casting egin behar izan ditu Londres, Malaga eta St Raphael bitarte. Musikari hoberenak aukeratu ditu Maribelen abots xamurra laguntzeko., eta iadanik «The Slippery Twist Orchesta» jaio da The Sparteens taldeak eskainiko dituen kontzertu guztiak osatzeko. Soilik odol berria izan da aukeratua, eta beraz, The Sparteens-en musikaz inspiraturiko artista ezagunen kolaborazioak aurkituko genituela beraien kontzerturako zioen zurrumurrua guztiz ahaztu dezakegu. Maribelek zioen bezala Max Roland-en mikroan «benetan, musika munduan norbait gonbidatzekotan, plazer haundiz Kurt-ekin lan egingo genuke, bera izan bait da gure errepertorioari omenaldi hoberena eman diona. Zori txarrez iada ezinezkoa da. Baina ziur gaude hor goitik bere erara laguntzen segitzen gaituela». Usaiazko opariari dagokionez, oraingoan benetan sekulakoa egin dute ! Beraien zalerik sutsuenak itzulera sinestezin hau ikusi gabe ez gelditzeko, maiatzaren 10ean izango den Herri Urratseko kontzerturako dohainezko sarrera bana sartu dute single bakoitzean. Horrekin bat, egun berean izango den Twist txapelketarako bizkarreko-zenbaki bat ere banatzen dute (xehetasun gehio www.thesparteens.com orrialdean). Salmenta guneak: Hendaia: Kanttu, Barouf Garazi: Kalaka, Chez Luis Ziburu: Tana, Bittor, Kofiteria Baiona: Kixkil, Sankara, Elkar Megadenda, Numéro Zéro Irun: Bloody Mary Donostia: Beltza Record Iruña: Cantabric Records |
Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.