youtubemyspacersstwitterfacebookdailymotion

NEWSLETTER

Izena emazu geure newsletterrean. Galak, filmazioak, emankizunak, guatekeak...


KONEKTATU



The Sparteens taldeak munduko herrien udaberria ospatzen du! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ostirala, 2009(e)ko MARCH(r)en 20-(e)an 14:06etan

demo_dvd_avec_prix

Sting edo Raoni baino oraindik hobeto:  The Sparteens taldeak estaturik gabeko herrien onarpenaren alde azaltzen dira !

Martxoaren 21 larunbat honetan aterako den «Jo ta ke»  singelaren birredizio estereoa dela eta,  beraien uste sendoak plazatzea erabaki dute Twistaren enbaxadoreak. Bere garaian, 1962. urteko martxoan atera zen lehenengo bertsioari ez ba zitzaion behar bezalako errebindikazio kutxua hausnartu, 80. hamarkada bukaeran egindako «euskal metal» bertsioak, zapalduriko herri guzien himnoa bilakatu zuen kantua ;  geroztik Quebec, Ekialdko Timor nahiz Tibet-eko plazetan kantatua izan ohi da. «Jo ta ke» abestia Eritreako independentzi zeremonian interpretatua izatera iritsi zen 1993. urtean !
Abeslari famatu askoren antzera egindako hitzaldi prefabrikatuetaz urrundu nahiean , The Sparteens taldeak single honen plazaratzea aprobetxatu nahi izan dute erabeteko patua aldaaratzeko, beraien zalerik sutsuenak planetako liberazio politikorako ekarpena ematera bultzatuz:.

Iraultzaile haundi nahiz txikirentzako opari aproposa
Azkeneko singel honekin petardo bat banatzen dute The Sparteens taldekoek, edozein askapen iraultza asteko ezinbesteko tresneria bait dugu, edozein liberatzailek poltxikoan eraman beharko lukeena.

Joko-txapelketa berria:
Errematearen zaleak izan dira beti The Sparteens taldekoak, hortaz, sari berezia eskaintzen dute joko berri batentzat:Aste bete bi pertsonentzat Malvinas irletan «zapalduriko herri bat» askatzen lehena izango denarentzat.
Bigarren saria : Aste bete Falkland irletan.

Zer berri Errege eguneko joko-txapelketariburuz ?
Maite Iroz izan zen jokoaren lehen irabazlea, eta geroztik «Zoom zoom zang» singelan parte hartu zuen. Oraingoan Stephane Blondel hendaiarra dugu jokoaren bigarren irabazlea eta bertan, «Jo ta ke» singelan entzun ahal izango duzue.
Oroitarazi behar da oraindik bi baba aurkitu gabe segitzen direla, eta ez dela beranduegi zortea probatzeko urrengo singeletan parte hartu ahal izateko.
 

Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.