| The Sparteens taldeak "Bi doberman beltz" maxi single-a kaleratuko du |
|
|
|
| Asteazkena, 2011(e)ko NOVEMBER(r)en 16-(e)an 15:31etan |
|
There are no translations available. Datorren astelehean, azaroak 21, kaleratuko da "Bi doberman beltz" maxi-single berria hegoaldean, eta aste bat beranduago iparraldean, hau da, azaroaren 28an.Lan berria hau aurkezteko zenbaitzu kontzertu emango ditu The Sparteens taldeak (Ikus agenda). Hastapenean... irudia sortu zenDena arkatz eta paper txuri batez hasi zen, edozein abesti on bat bezala. Baina kasu honetan guzti horrek ez zuen pentagrama batean nota urduriak idazteko balio; baizik eta pertsonaia, dekoratu eta egoera batzuk marrazteko; hauda, storyboard bat marrazteko.
Honela sortu zen garraxi-askatzaile-bihurtutako -frustrazioaren himnoa den «Bi doberman beltz» izeneko pieza hau. Esana beharra dago audiobisual ekoizpenetan bere lehen pausuak eman zituela Maribelek, The Sparteens taldeko abeslaria, «Digging The Grave» edo «Eustakioren bertso batzuk» bezalako scopitone bikainekin ; eta horren ondotik kanta honi amaieratik hasita bizia ematea erabaki zuela; hau da, bere espresio bisualetik hasita. Diska honekin beren garaiko ohitura editorialei segida eman zioten, hala nola, single-aren formatoa defendatuz. Azken finean freskotasun eta berehalakotasunaren formatoa. Hala ere, The Sparteens taldekoek ezin izan zuten ganbaran, trastoen artean, berreskuratutako garaiko altxor bina gehitzearen tentazioari uko egin. Alde batetik «Bagare» abestia aurkitzen dugu, Araban Euskaraz 62ko kanpainarako eskatu egin zitzaien konposizioa. Eta beste aldetik «Eustakioren bertso batzuk» a capella modura egindako doo-woop kantua; ondoko hau askoz tonu irmagoan eginikoa, erakusteko, nunbait, The Sparteens taldeko kideek gai larri eta konplexuengan ardura bazutela, hainbat arrazoiengatik munduan zehar babesgabeko haurrak hiltzen ziren bitartean. Eta horrela, bat-batean , taldeko «datorren single» hori nolabaiteko «maxi» adjektivo ederra irabazi zuen bere alboan, «Maxi single-a» bilakatuz. Kantu bakar batetik hirura pasatu baitzen, baita hiru kantu hoietatik biren scopitoneak* gehiturik, zeren eta, hasieran aipatzen dugun bezala, «hastapenean, irudia sortu zen». |
Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.