| Saga bukatu da ! |
|
|
|
| Asteartea, 2010(e)ko MARCH(r)en 09-(e)an 13:20etan |
Martxoak 11ean agertukoa da The Sparteens taldearen «Digging The Grave» izeneko azkeneko single-a. Iada 2008. urtean beren hasieran iragarri zuten bezala bezala, hilabetroko erritmoan ateratako single-n «Grandes Exitos del Ayer» izeneko saga, hamargarren ale honekin bukatuko da.
Hurbileko etorkizun batean bilduma osoa beste hainbat inedito eta arrarokeriekin-bat diska bakar batean
bilduko dituztela aurreratu daiteke.
Hilabete honetako single-a, beste hilabetekoak bezala, abesti originala birmasterizatuaz osatua izango da karaokeak antolatzeko bere bertsio instrumentalarekin bat eta baita esketx eta hanka sartze atal betekin bat ere.
![]() (Attention, photo non contractuelle, la pèle peut s'avérer plus petite que ce que l'on pense) Aste batzuz berandu, Usaina Rds zigiluak «Grandes Exitos del Ayer» bildumako azken alearen birmasterizazio estereoa atera du. Rémy Rivers managerrak dioenez, aurtengo Grammy Awards-erako gonbidapena ezin zuten gaitzetsi eta horrek sortu du atzerapena. Zoritxarrez, Beyonce eta David Guetta-z aurreraturik, domina preziatua ez da The Sparteens-eko kideen eskuetara iritsi.
Beraien azkeneko single-aren reedizio birmasterizatuarekin kontsolatu beharko dira beraien zaleak. «Digging the Grave», 1965. urtean grabaturik izan zen, San Franziskoko Paramount estudioetan, Franco-ren erreximenak imposaturiko zentzuratik aldendu nahiean Estatu Batuetara egindako bidai bat aprobetxatuz. Hortik urte gutxitara hilko zen diktatorearen desagerpena argi eskatzen zuen abesti hau, literalki «Hilobia zulatzen» hitzuli daitekeena, The Sparteens taldearen norabide berri bat suposatu zuen, ordurarte inungo inplikazio politikorik agertzen ez zuen talde honentzat. Españan bizi zen egoera ezagutarazi nahiean, berriz ere The Sparteens taldea Elvis Prestley-ren hizkuntzan saiatuko dira publiko anglo-sajoia irabazi nahiean.
Albert Beed ekoizlearen eskutik grabaturik izan zen hit hau, ia 20 urte beranduago estudio berdineko korista bekadun batek berpiztuko du. Hala nola Courtney Love-ri buruz ari gara noski, Faith No More «funk-metal experimental» estiloko talde ezagun honen abeslari ohia. Abestia askoz ezagunagoa bihurtuko da Mike Paton-en eskutik grabaturik izan zen bertsioan. Baina abesti horren birmoldaketak barnean zekarren mezu eta zentzu osoa galarazten zion, hortaz, horra kantuaren hasierako intentzioa ulertzeko kantu originalaren birmasterizazioa. d’accoutumée grâce aux staff technique de conversion et traitement digital «à la pointe de la hi-fi» des studios Usaina Rds.
Salmenta guneak:
Hendaia: Kanttu, Barouf
Garazi: Kalaka, Chez Luis
Ziburu: Tana, Bittor, Kofiteria
Baiona: Sankara, Elkar Megadenda, Numéro Zéro
Irun: Bloody Mary
Donostia: Beltza Record
Iruña: Cantabric Records
|
Design & prog: info@inguma.net - www.inguma.net
Valid XHTML and CSS.